Kultura Abierta

Aniztasunean oinarritutako kultura

Euskal gizartean azken 30 urteotan aldaketa sakonak egon dira politika, ekonomia eta kulturaren alorretan. Demokrazia eta autogobernua pixkanaka finkatzen joan dira, baina oraindik jokabide intoleranteak eta antidemokratikoak ikusten dira, eta horien adierazgarririk gaitzesgarriena ETAren indarkeria da. Demokraziari esker, euskal gizartearen aniztasun sakona azaleratu da. Anitza da nortasun kolektiboaren inguruko sentimenduari eta hainbat faktoreri dagokienez, hala nola, jatorria, hizkuntza, ideologiak, sinesmenak, taldeen eta gizabanakoen kulturen oinarriko sinboloak, etab.

Hortaz, Euskal kultura iraganetik garbi eta kutsatu gabe oraina zehazteko iritsi zaigun pitzadurarik gabeko ondare unibokotzat jotzea amets hutsa da; ideia hori ez dago benetako historian oinarrituta eta ez du XXI. mendeko euskal gizartearen errealitate konplexua kontuan hartzen. Gizarte demokratiko guztietan bezala, euskal kulturaren nortasuna anitza eta mestizoa da, izan ere, haren barneko kultura adierazpen eta errealitate desberdinen batuketan eta horien arteko harremanean oinarritzen da. Bere aniztasuna balore iraunkor bat da eta bermatu eta zaindu egin behar da, hau da, ez da etsipenez onartu behar dugun zerbait.

Hori dela eta, euskal kulturak gizabanakoen eta taldeen adierazpen anitz biltzen dituen eta elkarrizketa eta itunaren emaitza diren helburu komunak eraikitzen dituen prozesu barneratzaile bat izan behar du. Eta  ondorengo hiru oinarri hauek izan behar ditu: demokrazia gehiago, askatasun gehiago eta desberdinak direnen arteko errespetu gehiago.

Kultura adierazpen desberdinen aniztasuna funtsezkoa da euskal gizartearen kohesioa lortzeko. Eta kohesio horren oinarria ez da beste batzuek euskalduna denaren inguruko kontzepzio batzuk derrigorrez asimilatzea, askatasunean eta bakean bizitzea eta nortasun sentimenduen aniztasunean oinarrituz haztea eta sortzea ahalbidetzen duten jarraibideen inguruan adostasun sortzaile eta emankorrak lortzea beharrezkoa dela askatasunez onartzea baizik.

Herritarren aniztasuna eta gizabanakoen eskubideak errespetatzen dituen kultura demokratiko zuzen bat lortzeko beharrezkoa da egungo hezkuntza, kultura eta hizkuntza politikei ikuspegi berrietatik heltzea.  Ikuspegi berri horiek komunikabide publikoen alorrera ere iritsi behar dute, izan ere, ezin dute une bakoitzean gobernuan dagoen taldearen ideologia ezartzeko beren interesen arabera manipulatuak izaten jarraitu.

Dokumentuak: aniztasuna
Asociación Cultura Abierta - Kultura Irekia